Dietista eta Nutrizionista

Lorea Agirre naiz

dietista-nutrizionista kolegiatua, eta ongietorria eman nahi dizut Kimetz Belardendara.

Kimetz Belardenda Donezteben dagoen denda txiki bat da. 2008an sortu zen, helburu nagusi batekin: gure bizilagunei bizimodu osasungarri eta iraunkorrago bat lortzen laguntzea.

Gure bezeroei guretzat aukeratzen dugun gauza bera eskaintzen diegu:
Kalitatezko elikadura eta labore ekologikoetatik datorrena

Gure dendan elikagai ekologiko, fresko zein enbasatu eskeintza zabala aurkituko duzu, solteko elikagaiak -graneleak-, infusioak, kalitatezko elikagai konplementuak, kosmetika naturala…

Osasuna kalitatezko elikadurarekin hasten dela uste dugu, eta horregatik gure produktuak kontu handiz aukeratzen ditugu, zure ongizatearen aliatu bihurtzeko. Gainera, gure elikadura osagarrietan gaixotasunak prebenitzeko eta sintomatologia batzuk tratatzeko laguntza estimaezinak aurki ditzakezu.

Baldin eta, gu bezala, osasunaren, tokiko merkataritzaren eta hurbileko produktuen aldeko apustuak egiten badituzu, Leitzako Errepide kaleko 7. zenbakian itxarongo dizugu arreta pertsonalizatua eta zure beharretara egokitua emateko.

NUTRIZIO TERAPEUTIKOA
Kontsulta pertsonalizatua

Ongi elikatu hobeto sentitzeko

Nutrizionista eta dietista naizen aldetik, elikadura-ohitura osasungarriak hartzen lagun diezazuket, zure egoera eta helburuetara egokituz.

Nire saioetan, zure elikadurak dituen eragin fisikoak, energetikoak eta emozionalak aztertuko ditugu, eta zure bizitasuna, oreka eta ongizatea berreskuratzeko aholkuak emango dizkizut.