lorea-nutrizioa-1.jpg

Jarraituko al dugu elkarrekin zure ongizateranzko bidean?

Kontrola itzazu zure sintomak, eta gozatu bizitzaz

Ezinezkoa zirudien, ezta? Digestio-arazo horiek, hileroko mingarri horiek, etengabeko ondoeza… atzean uzteak.

Eta, hala ere, begira iezaiozu orain zure buruari. Orain ez duzu komunera korrika joan beharrik etxetik kanpo jaten duzun bakoitzean. Hain zuzen ere… etxetik kanpo jan dezakezu! Zure hilerokoak ez dira horren minkorrak, dagoeneko ez zaude horren urduri, eta larruazala osasuntsuago duzu. Baita gorputz osoa ere.

Hobeto sentitzen zara zeure buruarekin.

Eta analisiek arrazoia ematen dizute. Baita ispiluak ere. Azkenean, zeure burua zaintzea lortu duzu, beti gaizki sentitzeari uztea, bizi-kalitate hobea izatea… Eta uste zenuena baino askoz errazagoa izan da! Baina badago burutik kendu ezin duzun zerbait.

Zer gertatuko da Irribarre Egin Arazi Zure Digestioari programa amaitzen duzunean?

Eutsi ahal izango diezu ikasi dituzun jarraibideei? Zure sintomak kontrolatzen jarraituko ote duzu? Eta ondoezaren, larritasunaren eta digestio txarren kiribilera itzultzen bazara? Eta zure kabuz aurrera jarraitzeko gai ez bazara?

Hala ere… oraindik beheraldiak izaten dituzu. Edo larritasun-uneak, estres handiko garai bat duzunean eta errutinak kontrolpetik ihes egiten dizunean. Eta uneren batean zure ohiturak alde batera utzi eta berreskuratu ezin badituzu?

Ikaratu egiten zaitu abiapuntura itzultzeak.

Eta badakizu ez duela zertan gertatu behar, planari jarraitzen badiozu, zure sintomak kontrolpean izatea lortuko duzula. Kontua da ez dakizula zeuk bakarrik egin ahal izango duzun.

Baina, ba al dakizu gauza bat? Ez duzu zertan zeuk bakarrik egin behar.

Nik lagun diezazuket seguru sentitzen zaren arte

Kaixo. Lorea Agirre naiz, nutrizionista elkargokidea, eta Psikoneuroimmunologian (PNI) espezializatua. Baina hori badakizu…

Denbora bat daramagu elkarrekin lanean. Eta aste hauetan egiaztatu duzu, laguntza pixka batekin, uste zenuena baino askoz gehiagorako gai zarela.

Dagoeneko ez zara ari zeure burua zaintzen saiatzen; zeure burua zaintzen ari zara. Orain, hasi duzun bideari jarraitu baino ez diozu egin behar.

Eta, nahi baduzu, zurekin jarrai dezaket bide hori.

Zer proposatzen dizut?

Elkarrekin lanean jarrai dezagula, dagoeneko zeureganatu dituzun ohiturak indartzeko eta estresaren, antsietatearen edo gaixotasun inflamatorio edo auto-immuneren baten ondoriozko zure sintoma guztiak kontrolpean izateko.

Gure helburua izango da konfiantza irabazi eta bizi-kalitatea hobetu dezazun.

Hori lortzeko, zure kasura egokitutako jarraibide erraz eta argi batzuekin lagunduko dizut. Eta, jakina, beti egongo naiz beste aldean. Zure zalantzak argitzeko eta zailtasun-uneetan zuri laguntzeko (izan ere, horrelako uneak ere egongo dira, baina garrantzitsuena da elkarrekin gainditu ahal izango ditugula).

Hilabetero, agiri bat helaraziko dizut, gomendatutako eta debekatutako elikagaiak, kozinatzeko modurik egokienak, menuen txantiloia eta jateko ideien egutegi bat jasoko dituena. Atsedenarekin, mugitzearekin eta emozioekin lotutako jarraibideak ere emango dizkizut. Izan ere, badakizu horrek guztiak eragina duela zure ongizatean.

Kasu honetan, zeuk erabakiko duzu programaren iraupena. Hilabetez hilabete kontrata dezakezu, behar duzun denboran.

Badakit, hala ere, hau iraupen luzeko lasterketa dela. Horregatik, nirekin 30 egun baino gehiagoz konprometitu nahi baduzu, 3 hilabeteko packa kontratatzeko aukera ematen dizut. Horrela, epe luzeagora begira planifikatu ahal izango ditugu zure helburuak eta, gainera, merkexeago aterako zaizu.

Zer zerbitzu eskaintzen ditu programak?

PLAN PERTSONALA

Zuri egokitutakoa (eta ez alderantziz)

JARRAIPENA

Elkarrekin aztertuko dugu zure bilakaera.

NUTRIZIOA

Otorduak antolatzen lagunduko dizut.

OHITURAK

Zure bizi-kalitatea hobetzeko zer egin ikasiko duzu.

MUGARIK GABEKO LAGUNTZA

Nik neuk argituko dizkizut zalantza guztiak.

KOMUNITATEA

Harremanetan jarraituko duzu zu bezalako beste emakume batzuekin.

ERREZETAK

Ez dezazun pentsatu behar, eta ez zaitezen konplikatu.

BLOG ESKLUSIBOA

Astero artikuluak, aparteko informazioarekin.

Prezioez hitzegingo dugu?

icono-lorea@4x-1.png

HILABETEKO PLANA

150€

hilean

icono-lorea@4x-1.png

3 HILABETEKO PACKA

397€

(oedo 150€ hiru ordainketa)

Oraindik ere zalantzak al dituzu?

Oraindik argitu gabeko galderaren bat baldin baduzu, jar zaitez nirekin harremanetan.

Nahi al duzu elkarrekin lanean jarrai dezagun?

icono-lorea@4x-1.png

HILABETEKO PLANA

150€

hilean

icono-lorea@4x-1.png

3 HILABETEKO PACKA

397€

(oedo 150€ hiru ordainketa)

icono-lorea@4x-1.png

LOREA AGIRRE 2023 © Todos los derechos reservados