kaloriak zenbatu gabe
Imajinatzen al zara etengabeko astuntasun eta ondoezarekin amaitzea?
Dagoeneko ez dakizu zer jan ere. Denak kalte egiten dizu, arropa guztia estu duzu… Ispilura begiratu, eta ez zaizu gustatzen ikusten duzuna.
Eta zer esanik ez hilerokoari buruz, nahi duenean etortzen zaizu. Edo dagokionean etorrita ere, jota uzten zaitu. Eta planak bertan behera uztera behartzen zaitu. Edo zonbi baten antzera ibiltzen zara, ohetik jaiki beste erremediorik ez duzunean; ia beti, jakina.
Ez duzu gelditzeko aukerarik. Haurrak, etxea, lana… beti dago egiteko gauza gehiegi. Eta ez zarela iristen sentitzen duzu.
Akituta zaude. Eguna amai dadin irrikan, minutu batzuez sofan etzateko. Zeu bakarrik (asko maite duzu familia, baina une batzuetan ezin duzu gehiago… eta horrek are okerrago sentiarazten zaitu).
Tartetxo horretan, zeuretzat duzun tarte bakar horretan, ezertan ez pentsatzea da nahi duzuna. Burua itzaltzea. Beraz, sare sozialak begiratzen dituzu…eta denerako gai direla diruditen emakumeak ikusten dituzu. Gogotsu, astiarekin eta zuri aste gutxi batzuk baino irauten ez dizuten planekin jarraitzeko gogoz daudenak.
Nola egiten dute? Zu ingurukoak eta zeure burua zaintzen saiatzen zara, bai horixe.
Kaixo. Lorea Agirre naiz, eta ni ere espiral horretan sartuta egon nintzen… Nahiz eta Nutrizio eta Dietetikako ikasketak egin!
Gazteagoa nintzenean, asko arduratzen ninduen nire osasunak (eta pisuak, horixe da egia).
Koipe kopuru gutxiko jakiak hartzen dituen, gaingabetuak, fruta, esnekiak… Ondo jaten nuen (edo hori uste nuen). Eta kirol asko egiten nuen (mendian ibiltzen nintzen, mendi-lasterketak egiten nituen…).
Hala eta guztiz ere… bazegoen funtzionatzen ez zuen zerbait.
Beti egoten nintzen nekatuta, hilerokoa ez zitzaidan jaisten ezta pilulekin ere… Eta egun batean, korrika ari nintzela, kokzixeko hezur bat hautsi nuen, erori gabe eta inolako kolperik hartu gabe.
Hark ez zuen inolako zentzurik.
Ikertzen hasi nintzen, beste profesional batzuei laguntza eskatu nien…
Eta nutrizioaren beste kontzeptu bat ezagutu nuen, dugun pisua eta jaten duguna baino harago doana.
Psikoneuroimmunologian (PNI), neurozientzian eta nutrizio energetiko, zelular eta funtzionalean trebatu nintzen. Eta atsedenak, bizi-erritmoak, mugimendu energetikoak eta, nola ez, emozioek duten garrantziaz jabetu nintzen.
Neure buruarengan aplikatu nuen ikasten nuen guztia… Eta funtzionatu egin zuen! Hobetu egin zitzaidan gogo-aldartea, hilerokoa itzuli zen… baita nire energia ere!
Ondo sentitzen nintzen berriro. Eta pentsatu nuen: “Hau partekatu egin behar dut”.
Horregatik, 14 urte baino gehiago daramat nire metodoarekin emakumeei haien ondoeza eta sabela murrizten laguntzen; luzaroan aplikatu beharreko jarraibide errazetan oinarritzen da metodo hori.
Eta zuri ere lagun diezazuket.
Askotan, gehiegi konplikatzen dugu bizitza, lan handia ematen diguten eta muga ugari jartzen diguten dietekin. Eta dieta horiek ez dituzte kontuan hartzen osasun digestibo ona izateko funtsezkoak diren alderdiak, hala nola estres-maila, loaren kalitatea, harreman sozialak…
Horrek guztiak eragina du ardatz digestiboan. Eta alderantziz ere gauza bera gertatzen da.
Horregatik, benetan hobeto sentitzea nahi baduzu, ez du zentzurik elementu bakoitza bere aldetik lantzeak.
Online bidezko nutrizio-programa integral pertsonalizatua, elikadurako, mugitzeko eta mentalitateko jarraibideak jasoko dituena, zure sintomak hobetu daitezen eta horrenbeste mugarik gabe bizi izan zaitezen. Eta garrantzitsuena: zure eta zure familiaren bizitza-estilora egokitzeko pentsatuta dago (ez duzu zuretzat plater bat eta seme-alabentzat edo bikotearentzat beste bat prestatu beharko).
Ardatz digestiboa dago erdigunean, eta hori lantzeko, 1.000 lagun baino gehiagorekin baliozkotu dudan metodologia bat erabiltzen dugu:
Hiru faseren bitartez, heste-ardatzaren funtzionamendua hobetzen laguntzen duen sistema (horrela, ondoezarekin amaituz). Hauxek dira faseok, programak jarraitzen dituen berberak:
Fase bakoitzak hiru bat asteko iraupena du, nahiz eta hori kasu bakoitzaren arabera alda daitekeen (ez dira matematikak; pertsona bakoitza mundu bat da).
Fase bakoitzerako, zuri egokitutako azalpen-agiri bat izango duzu, baimentzen zaizkizun eta debekatzen zaizkizun elikagaien zerrenda batekin, menu-txantiloi batekin, eta hiru asteetarako jan dezakezunaren ideiak jasotzen dituen egutegi batekin batera.
Behin metodoaren hiru etapak osatu ondoren, gogorrena iritsiko da: MANTENTZEA.
Onena da ez zarela bakarrik egongo; zure alboan izango nauzu bide osoan. Irribarre Egin Arazi Zure Digestioari programan sartzea erabakitzen duzunetik, hura amaitzen duzun arte.
Zuretzako egokienak diren jarraibideak emango dizkizut, zure bilakaeraren jarraipena egingo dut, eta zure zalantza guztiak argituko dizkizut. Gainera, Telegrameko talde esklusibo bateko kide izango zara, prozesu bera bizi izaten ari diren beste emakume batzuekin batera.
Zer eskatzen dizut? Gauza bakarra: konpromisoa. Inplikatzeko eta gutxienez hiru hilabetez nirekin lan egiteko prest egon zaitezen; horixe da emaitzak ikusteko gutxieneko beharrezko denbora.
Zuri, zure testuinguruari eta zure familiari egokitutako ibilbide-orria.
Zer jan, nola kozinatu eta zure menuak nola antolatu erakutsiko dizut.
Etxean egin ditzakezun 40 minutuko saioak.
Zure helburua lortzeko motibazioa eskuratzen lagunduko dizut.
Zu bezalako beste emakume batzuekin harremanetan egongo zara.
Nik neuk argituko dizkizut zalantza guztiak.
Ideiak, konplikatu ez zaitezen.
Aparteko informazioa astero.
“Nire blokeo emozionalak idorreria, antsietate-atake ugari eta min handiko denbora-aldi asko eragiten zidan une batean iritsi zen Lorea. Programari esker, hori guztia konpontzea eta kontzienteago izatea lortu nuen. Arreta bikaina eskaini dit programan zehar, konpainia deitzen dioguna. Profesional bikaina da, beti lagun diezazukeena, zeuk ere erantzukizunaren zati bat hartzen baduzu, konpromisoa hartuz. Eskerrik asko, Lorea, gauzak hobeto ulertzen eta, zalantzarik gabe, nire digestioak hobetzen laguntzeagatik”
“Zaintzeak duen garrantzia ulertzen lagundu dit programak. Lorearen jarraibideekin, egoera fisikoa eta gogo-aldartea hobetu zaizkit… eta nolako erraza izan daitekeen!”
"Jaten ikasi dut, eta jada ez dut eguna jatekoan pentsatzen pasatzen. Ez dut jan behar emozionalki lasaitzeko (egun gutxi batzuetan izan ezik, oso egun alrebestuetan, baina orain badakit nola gelditu eta praktika egokietara itzuli. Oso garrantzitsua iruditzen zaidala!). Kontziente naiz zer jaten dudan eta noiz egiten dudan; ohitura onak eta errutina bat hartu ditut. Eta ia dena aplika daiteke familian ere "
"Arin eta bitalitatearekin sentitzen naiz. Kilo batzuk galdu ditut, eta konfidantza eta autokontrola lortu ditut kapritxoren bat nahi dudanean. Nerekin primeran sentitzen naiz! "
Zer egin behar duzu? Erraza da (hemen dena da erraza).
Nirekin zenbat denborarako konpromisoa hartu nahi duzun erabaki baino ez duzu egin behar. Hiru hilabete da gutxieneko denbora, horixe baita sistemaren fase guztiak martxan jarri ahal izateko beharrezko denbora.
Baina, argi baduzu ongizatearekin konpromisoa duzula eta zure helburuak lortzeko eta hasieran, zuk bakarrik, jarraibideei eusteko zailtasunak izango dituzula uste baduzu, sei hilabeteko aukera ere baduzu. Horrela, elkarrekin finkatuko dugu zure eraldaketa.
Behin ordainketa egiten duzunean, programarako erabiltzen dugun plataformara sartzeko baimenak iritsiko zaizkizu posta elektronikoz. Hantxe, zure ongizatea lortzeko oinarritzat balioko dizkizuten errezetak, asteroko artikuluak eta agiriak aurkituko dituzu. Azken horiek, baina, ez dira egongo hasieratik.
Lehenik eta behin, posta elektronikoz bidaliko dizudan inprimakia bete beharko duzu. Zure erantzunak baliagarriak izango zaizkit hobeto ezagutu zaitzadan eta zuri egokitutako plan bat egin dezadan. 24-48 ordutan, prest izango duzu materiala, lanean has zaitezen.
Astero, errepaso bat egingo dugu, ezarri zenituen helburuak bete dituzun jakiteko. Gainera, hamabi egunean behin, inprimaki bat helaraziko dizut, zure bilakaera erregistra dezazun. Eta abisu bat iritsiko zaizu, hori ere hamabostean behin, zure pisua eta bolumena erregistra ditzazun. zkeneko hori ez da derrigorrezkoa; hain zuzen ere, printzipioz, gure lehentasuna da ondoezarekin amaitzea. Hala ere, esperientziaz esan diezazuket, digestio-ardatza hobetzen denean, bolumena eta pisua jaitsi egiten direla.
Ohikoa da beldur hori izatea. Baina baita nirekin aurrez aurre jardun duten pertsonen artean ere. Baina, pentsatzen jartzen bazara, formatua ez da garrantzitsuena, konpromisoa baizik. Zeure esku baino ez dago zure nutrizionistak azaltzen dizkizun jarraibideak praktikan jartzea edo ez jartzea. Kasu honetan, abantaila da ni, astero ikusiko ez nauzun arren, beti izango nauzula beste aldean. Laguntzeko, konpainia egiteko, zure zalantzak argitzeko, zure arazoentzako konponbideak bilatzeko… Beraz, galdetzeko eta konprometitzeko beldur ez bazara, ez duzu ezeren beldurrik izan behar.
Imajina ezazu hainbat solairu dituen eraikin bat. Zure helburua azkeneko solairuan dago. Eta haraino iristeko, gainerako solairuetatik igaro behar duzu. Ez du axola zenbaiterainoko presa duzun. Ez dago zure helmugara iristeko beste biderik.
Eraikin hori bezalakoa da Irribarre Egin Arazi Zure Digestioari programa. Bere urratsak ditu, bere faseak. Eta ezin zara hurrengora iritsi, aurrekotik igaro gabe. Ez du funtzionatzen. Nahiz eta berriro ondo egoteko irrikan egon. Ezin duzu bi astetan konpondu hilabetetan edo, are, urtetan sufritzen ari zaren arazo bat. Ez da errealista. Eta horixe da, hain zuzen ere, programa honen funtsa: jarraibide errealak, aplikagarriak, eskuragarriak ematea, engainurik eta presarik gabe.
Ez. Planak pertsonalizatuak dira, pertsona bakoitzari egokitutakoak. Baita jarraipena eta euskarria ere. Baina metodologia berbera da guztientzako, eta posta elektronikoz, Telegram edo Whatsapp bidez argitzen ditut zalantzak (baita programa amaitu ondoren ere). Ez dut banan-banako saiorik eta bideo-deirik egiten.
Orain artekoa irakurri baduzu, zerbaitek zure barruan programa honek zuretako funtziona lezakeela esan dizun seinale. Denbora gehiegi baitaramazu sintoma digestiboekin, buruko minekin, hilerokoarekin lotutako arazoekin, gaixotasun auto-immune menderakaitzen batekin…. Identifikatuta sentitzen bazara, hau zuretzako da.
Hori bai, zure egoera alda dadin nahi baduzu, baina ez bazaude aldaketa horrekin konprometitzeko gai, hau ez da zuretzako. Ezta pisuak osasunak baino gehiago arduratzen bazaitu ere.
Zordunketa- edo kreditu-txartelaren bitartez.
Bai. Bai. Faktura behar baduzu, zure datuak eman behar dizkidazu, eta inolako arazorik gabe bidaliko dizut.
Noski baietz. Modalitate bietan duzu ordainketa bakarra egiteko edo hainbat hilabetetan zatikatuta ordaintzeko aukera.
Une honetan ez dut bermerik eskaintzen. Eta oso sinplea da horren arrazoia: lanean daramadan urte guzti hauek, ez dit inork dirua itzultzeko eskatu. Hobetu egin nahi zuten, eta nirekin eta euren buruarekin konprometitu ziren. Eta horixe da emaitzak lortzeko bermerik onena. Beraz, zalantzarik baldin baduzu, idatz iezadazu aldez aurretik, eta saiatuko naiz guztiak argitzen. Baina erosi zure aldaketarekin benetan konprometituta baldin bazaude bakarrik.
Bai. Ez duzu gehiago ordaindu beharko.
Oraindik argitu gabeko galderaren bat baldin baduzu, jar zaitez nirekin harremanetan.
“Orain dela hilabete batzuk, oporrak ere bertan behera utzi behar izan nituen hilerokoagatik, hemorragia handiak bainituen. Gainera, akituta sentitzen nintzen, indarrik gabe. Orain hori dena desagertu egin da. Eta hau gozamena da. Oso pozik nago. Zalantza bat bakarrik dut: zergatik ez nuen lehenago erabaki programa honetan sartzea”.
“Asko lagundu dit dena antolatuta izateak. Asteroko plana, plangintzak eta zure babesa funtsezkoak izan dira nire haizeen arazoa konpontzeko eta buruko eta hilerokoaren minak arintzeko. Zorionak zure profesionaltasunagatik”.
"Online izan arren, eskeintzen den atentzioa ezin hobea da, gure gain zaude, eskertzekoa. Eta plana, oso eramangarria egiten da. "
"Molestiak erabat desagertu ez diren arren, bideak merezi izan du ikasi dudan guztiagatik, eta praktikan jartzen ari naizenagatik. Uste nuen dieta bat gehiago izan zitekeela, programak irauten zuen bitartean etengabeko laguntzaren plus eta erosotasunarekin. Ezusteko atsegina izan da ikaskuntza guztia, gure digestioan eragina duen guztia ulertzea, ekintza hartzea, norbere buruarekin konprometitzea, irensten duguna ez ezik, nola egiten dugun ere kaltetzen gaituenaz jabetzea, erruduntasuna lantzea, gozatzea ikastea... eta beste hainbat gauza. Lorea, eskerrik asko etengabeko laguntzagatik. Atzetik eusten dizun norbaitekin bizikletan ibiltzen ikastea bezala izan da... eta bat-batean atzera begiratzen duzu eta konturatzen zara askatu egin zaituztela eta bakarrik ibiltzen dakizula. Neure buruarengan konfiantza dut gozatzen jarraitzeko. Laguntza handia izan da"
Konprometituta al zaude?
Egin ezazu erraz, baina egin ezazu
LOREA AGIRRE 2023 © Todos los derechos reservados