lorea-nutrizioa-1.jpg

Egin duzu lehen urratsa. Jarraituko al dugu?

Finka itzazu zure ohitura berriak, eta jaitsi soberan duzun pisua

Orain dela hilabete gutxi batzuk, sinistu ere ez zenukeen egingo.

Handitua, astuntasuna eta etengabeko ondoez hori murriztea… normal janda? EZINEZKOA.

Baina orain denak dirudi posible. Tunelaren amaieran argia ikusten hasi zara.

Komunera joateko arazoak, molestiak, haizeak, antsietatea… Dagoeneko ez daude horren presente.

Ezberdin sentitzen zara. Energia handiagoz. Hobeto. Zeure buruarekin eta ingurunearekin. Arropa dagoeneko ez duzu horren estu. Hain zuzen ere, pisua galdu duzu, ez bolumena bakarrik.

Eta, hala ere, oraindik ez zaude gustura zure gorputzarekin.

Ispiluan ikusten duzun hori oraindik ere ez da zuk izan nahiko zenukeen emakumea. Baina hurbilago dago.

Nik lagun diezazuket soberan dituzun kilo horiek galtzen

Kaixo! Lorea Agirre naiz, nutrizionista elkargokidea, eta Psikoneuroimmunologian (PNI) espezializatua. Baina hori badakizu…

Denbora bat daramagu elkarrekin lanean. Eta aste hauetan egiaztatu duzu, laguntza pixka batekin, uste zenuena baino askoz gehiagorako gai zarela.

Zeure burua zaintzen saiatzeari utzi, eta benetan hasi zara zaintzen. Eta orain bultzada bat besterik ez duzu behar zure helburua lortzeko.

Horregatik, zure interesekoa izan daitekeela uste dudan zerbait dut.

Goazen Soberako kilo horiei aurre agitera

Irribarre Egin Arazi Zure Digestioari programarekin hasi zenuen ibilbideari jarraipena emateko programa.

Oraingo honetan, dagoeneko ikasita dituzun jarraibideak mantentzeko fasean zentratuta.

Hiru hilabetez, zure ohitura honekin aurrera jarraitzen lagunduko dizut, eta zure alboan izango nauzu zailtasun-uneetan, pisua jaistea eta, azkenean, zure gorputzarekin eroso sentitzea lor dezazun.

Zer zerbitzu eskaintzen ditu programak?

PLAN PERTSONALA

Zuri egokitutakoa
(eta ez alderantziz)

JARRAIPENA

Elkarrekin aztertuko dugu zure bilakaera.

NUTRIZIOA

Otorduak antolatzen eta planifikatzen lagunduko dizut.

OHITURAK

Zure bizi-kalitatea hobetu dezakeen oro indartuko dugu.

MUGARIK GABEKO LAGUNTZA

Neuk argituko dizkizut zalantza guztiak.

KOMUNITATEA

Harremanetan jarraituko duzu zu bezalako beste emakume batzuekin.

ERREZETAK

Ideiak, pentsatzen jardun behar ez dezazun.

BLOG ESKLUSIBOA

Aparteko edukiak astero.

Goazen Soberako kilo horiei aurre agitera

Programa honen dinamika aurrez ezagutzen duzunaren oso antzekoa da. Eta plataforma bera erabiltzen dugu, beraz, oso erraza egingo zaizu plana jarraitzea. Zure aldaketarekin duzun konpromisoari eutsi eta behar duzun guztia galdetu baino ez duzu egin behar. Badakizu konstantzia dela arrakastarako gakoa!

Dagoeneko atzean utzi duzu ondoeza.

Beste urrats bat egiteko unea iritsi da.

Jarrai ezazu nirekin lanean beste hiru hilabetez, 397 euroren truke

(edo 150 euroko hiru ordainketa)

Oraindik ere zalantzak al dituzu?

Oraindik argitu gabeko galderaren bat baldin baduzu, jar zaitez nirekin harremanetan.

Argi al duzu?

icono-lorea@4x-1.png

LOREA AGIRRE 2023 © Todos los derechos reservados