lorea-nutrizioa-1.jpg

Zure ongizaterako bidea jorratzeko artea

Epaitua sentitu gabe, zure helburuak partekatzeko espazioa

Oso argi duzu: iritsi da unea zure burua zaintzen has zaitezen. Baina… hori behin baino gehiagotan esan duzu, ezta?

Eta ez da saiatzen ez zarelako. Modu osasungarrian jatea gustatzen zaizu, mugitzea, atseden hartzea…Badakizu hori guztia garrantzitsua dela zure eta zure ingurukoen osasuna zaintzeko. Baina unea iristen denean, bizitzak kolpatu egiten zaitu.

Umeak, etxea, lana, konpromisoak… Ez zara iristen. Ezinezkoa egiten zaizu epe luzera ohitura onei eustea. Ez dakizu nola egin!

Badakizu ezin dela horren zaila izan. Batzuek lortzen dute. Baina zuk ez du modurik aurkitzen. Egun gehienetan nekatuegi zaude pentsatzeko ere.

Eta horren bakarrik sentitzen zara…

Badirudi pertsona bitxia zarela zer jaten duzun eta zure seme-alabek zer jaten duten zaindu nahi izateagatik…

“Baina zu ondo zaude, zertarako egingo duzu dieta?”

Amorratu egiten zara hori esaten dizutenean… Izan ere, ez zaude ondo. Ez zara ondo sentitzen.
Puztuta zaude, akituta, energiarik gabe… Eta txarrena: denborak ez du hori guztia konponduko, kontrakoa baizik.

Badakizu orain ezer egiten ez baduzu, zure osasunak okerrera egingo duela. Eta ez zaude hori gerta dadin uzteko prest.

Baina, ba al dakizu gauza bat? Ez zara bakarra.

Jar zaitez harremanetan haien burua zaindu nahi duten beste emakume batzuekin

Kaixo! Lorea Agirre naiz

eta 15 urte baino gehiago daramat emakumeei hobeto senti daitezen laguntzen, epe luzean mantentzeko errazak diren jarraibideekin.

Urte hauetan, niregana oso galduta iristen ziren pertsonak ezagutu ditut, eta horren galduta ez zeuden beste batzuk.

Emakume askok argi du bere burua zaintzeko zer egin, baina bide erdian motibaziorik gabe gelditzen dira. Eta bertan behera uzten dute bide hori. Gehienetan, inguruan ez dutelako lagunduko dien inor.

Baina nik ez dut nahi hori zuretzat arazo bat izan dadin.

Horregatik, zera aurkezten dizut:

Zure ongizaterako bidea jorratzeko artea

Haien osasunarekin konprometituta dauden emakumeen online komunitatea

Hemen ez zara inoiz bakarrik sentituko. Zure kezkak, zailtasunak… partekatu ahal izango dituzu, eta inork ez zaitu zalantzan jarriko, ezta kritikatuko ere. Denok baitugu helburu bera: konpromisotik, gure ongizatea hobetzea.

Zure helburuak lortzen lagunduko dizut, nutrizioari, bizi-ohitura onei eta mentalitateari buruzko aholkuekin. Bidean sortzen zaizun edozein zalantza argituko dizut. Eta urtean hainbat erronka proposatuko dizut, zer lortu nahi duzun ahaztu ez dezazun… eta nahi duzun hori lor dezazun!

Nola funtzionatzen du?

Komunitateko kide egin nahi baduzu, aplikazio batera sartzeko aukera izango duzu; han, hobeto senti zaitezen eta pisua gal dezazun behar duzun informazio guztia aurkituko duzu, aplikatzeko errazak diren eta familia osoari egokitutako jarraibide errazekin.

Gainera, Telegrameko talde esklusibo bateko kide egin zaitezen gonbidatuko zaitut; talde horretan, zu bezala, haien burua zaindu eta haien buruarekin ondo sentitu nahi duten beste emakume batzuekin harremanetan jarri ahal izango zara.

Hori guztia, hileko 18,5 euroko kuota baten truke.

Derrigorrezko iraupen-eperik eta bestelako kosturik gabe. Nahi duzun denboraz egon zaitezke. Eta inskribatuta zauden hilabeteak bakarrik ordainduko dituzu.

Zer zerbitzu eskaintzen ditu programak?

TALDE PRIBATUA

Zu bizi izaten ari zarena bizi izaten ari diren beste emakume batzuekin harremanetan jarri ahal izango zara.

ERRONKAK

Motiba zaitezen eta zure helburuak lor ditzazun.

ZUZENEKO LAGUNTZA

Nik neuk argituko dizkizut zalantza guztiak.

MENU-IDEIAK

Zure otorduak planifikatzen laguntzeko.

BLOG ESKLUSIBOA

Astero artikuluak, aparteko informazioarekin.

ERREZETAK

Ez dezazun pentsatu behar, eta ez zaitezen konplikatu.

Egin zaitez komunitateko kide, eta ez zaitez berriro bakarrik sentitu

Hauek dira laguntza eman diedan emakumeetako batzuk…

Ohiko galderak

Komunitatearen barruan ez da jarraipen pertsonalizaturik sartzen, baina aukera duzu zure kideei zure bilakaeraren berri emateko. Zalantzarik edo zailtasunik baldin baduzu, gainera, idatzi egin diezadakezu, eta atsegin handiz erantzungo dizut.

Zure kasu zehatzera egokitzen den plan bat behar baduzu, egin iezadazu kontsulta, eta aukera guztiak aztertuko ditugu.

Ohikoa da beldur hori izatea. Baina baita nirekin aurrez aurre jardun duten pertsonen artean ere. Baina, pentsatzen jartzen bazara, formatua ez da garrantzitsuena, konpromisoa baizik. Benetan zeure burua zaintzeko eta zure ongizateaz arduratzeko erabakia hartu baduzu, komunitate hau da zure helburuak lortzeko behar duzun laguntza edo babesa.

Urtean hiru aldiz, zeure buruarekin hobeto senti zaitezen duzun helburua lortzen lagunduko dizun erronka bat planteatuko dizut. Helburu bat proposatuko dizut (zuk zeure kasura egokituko duzuna) eta hura lortzeko plan bat emango dizut (plan horren barruan, elikadurarekin, bizi-ohiturekin eta mentalitatearekin lotutako jarraibideak jasotzen dira). Eta komunitatea izango da erronka hori lortzeko behar duzun babesa.

Ez. Inskribatuta igarotzen duzun denboraren truke bakarrik ordaindu behar duzu. Hileko kuota (18,5 euro) kobratuko zaizu hilabetero, zure harpidetza bertan behera uztea erabakitzen duzun arte.

Bai. Ez duzu gehiago ordaindu beharko.

Zordunketa- edo kreditu-txartelaren bitartez.

Bai. Bai. Faktura behar baduzu, zure datuak eman behar dizkidazu, eta inolako arazorik gabe bidaliko dizut.

Une honetan ez dut aukera hori eskaintzen. Har ezazu kontuan kuota oso doitua dela, eta nahi duzunean utz dezakezula, inolako konpromisorik gabe.

Oraindik ere zalantzak al dituzu?

Oraindik argitu gabeko galderaren bat baldin baduzu, jar zaitez nirekin harremanetan.

icono-lorea@4x-1.png

LOREA AGIRRE 2023 © Todos los derechos reservados