Konfinamendua

HILABETE – 4 aste- KONFINATUTA

Nork errango zidan duela 5 aste, aste bakarrera 4 aste etxean egongo nintzela, edo gehiago, agian, amatasun bajan (6 aste) egon naizenak baino gehiago, ez baitakigu noiz eta nola hasiko garen. Deskantsatzeko, etxean egoteko, erritmorik gabe bizitzeko aukera izango nuela. Kontsulta guzitak anulatu, ez bat, ezta bi, aunitz… pasa gabe utzi, eta etxean egonen nintzela, nereekin, eta neretzat.
Ingurukoek ongi dakiten bezala, gelditu behar nuela erraten zidan nere barruak, baina behin ere ez zen momentua, behin ere ez nuen gelditzeko aukera ikusten. Gauza bat edo beste, etxeko kontziliaziarekin oreka bilatuz, neretzat denbora hartu gabe, edo gutti hartuz, lanean jarraitzen nuen, gustura, baina gelditzeko premiarekin!
4 aste pasa dira, astez aste lana antolatzen nabilela, jendeari deitu, anulatu, eta nik ere ez dakidan momento honetan, ez noiz hasiko naiz, noiz normalitatera bueltatuko naizen, ezta nola ere, behin baino lasaiago sentitzen naizela. Ailetuko da eguna, ailetuko da momentua anulatutako guztiekin berriz ere kontaktuan jarriko naizela, batzuk itzuliko dira, besteak ez… Baina ni seguru nere txokora bueltatuko naizela, gustoko dudanera, gustuko dudan espazioara.
Ez nuen pentsatu ere egingo hau gertatuko zenik, ezta hain lasai egongo nintzatekeenik ere, ordena, oreka, antolaketa, nere egunerokotasuna baitira, egoera pixkat antolatuta eta txukun edukitzea. Momentuaz gozatzen ari naiz, dudanaz, geroan gehiegi pentsatu gabe.
Garbi daukat egoera aldatuko dela, etorkizun berri bat datorkigula, ezberdina, ezezaguna, baina garbi dut baita ere, zer den nahi dudana, zein modutan jarraitu nahi dudan lanean, eta argi geratu zait, azken bi urte hauetan nere lan moduak hartu duen norantza izango dela nere ardatz, erritmoa pixkat jaitsiz, noski. Baina bere osasunaz arduratzen den horri ahal dudan eta dakidan moduan laguntzen saiatuz, laguntza eskatezn didan horri, entzun eta erantzunez.

Eskerrik asko nitan konfidatzen duzuen guztiei! Eskerrik asko nere ibilbidean modu batean edo bestean parte hartu duzuen guztiei! Eta eskerrik asko ingurukoei, naizena izaten uzteagatik!

Compartir

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

14 + 13 =

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Este es mi pequeño rincón

Desde el que te cuento todo lo que necesitas saber y qué puedes ir haciendo tú para mejorar tu alimentación y tu salud desde hoy mismo.