Aupa, Lorea Agirre

naiz eta zure ongizaterako
bidea errez jarri nahi dizut

Bizitza zailegia delako kaloriak zenbatzen ibiltzeko

Nik egiten nuen. Eta urteak behar izan nituen oker nengoela ulertzeko. Azken finean, unibertsitatean irakatsi zidatena zen (Giza Nutrizioa eta Dietetika ikasi nuen).

Light elikagaiak hartzen nituen, gaingabetuak, gantz gutxikoak Fruta aunitz, esnekiak Ondo jaten nuen (nahiz eta batzuetan antsietateak eragiten zidan eta galleta kaxa oso bat buka nezakeen).

Kirol aunitz egiten zuen: mendi-ibiliak, mendi-lasterketak Zaintzen nintzen.

Nekatuta nengoen, akituta. Urte oso bat egon nintzen hilerokorik gabe (ez zitzaidan jeixten, ezta pilulekin ere). Baina okerrena, egun batean, korrika nenbilela, coxis hezur bat hautsi nuela izan zen. Erori ere egin gabe.

Eta horrek markatu ninduen. Ez nuen ezer ulertzen.

Egin behar nuen guztia egiten ari banintzen, zergatik ez nintzen ondo sentitzen?

Erantzunak behar nituen. Eta bilatu egin nituen.

Terapeuta ezberdinekin kontsultatu nituen, bertze nutrizionista batzuekin hitz egin nuen, eta aunitz ikasi nuen, aunitz.

Elikadura energetikoa, makrobiotikoa, somatizazioa. Baita atsedenaren garrantzia, eta emozioek digestio-ardatzarekin duten harremana ere. Gertatzen ari zitzaidana ulertzen lagunduko zidan guztia.

Ikasten ari nintzena aplikatzen hasi nintzen eta dena hobetu zen.

Nire energia itzuli da. Nire hilerokoa berreskuratu dut. Eta nire lehen haurdunaldia amaitu ez bazen ere, orain bi urtez amagandiko edoskitzea hartu duten bi neska zoragarriren ama naiz.

Osasuna dietatik haratago doala ulertu nuen, eta dieta ez dela kaloria kontua bakarrik.

Nutrizioari buruzko nire kontzeptua aldatu egin zen eta nire bizitza irauli egin zen zentzu guztietan.

Garai hartan, Doneztebeko belardenda baten ardurapean nengoen, Nafarroako herri txiki bat, nirearen ondo-ondoan. Beti ekin nahi izan nion proiektuak, 2008an ateak ireki zituen.

Urte hauetan, 1.000 emakume baino gehiagori lagundu diet ezinegona eta tripa murrizten, familia osoarentzat egokiak diren plan sinple, eta errealistak erabiliz. Nik neuk probatu nuenez funtzionatzen zuela banekien.

Funtzionatzen duen metodo bat. Hain ongi non ez bainuen ordurik hartu eskaria betetzeko. Pentsa! Horregatik, emakumeei laguntzen jarraitzeko modu bat bilatzea erabaki nuen, beraien energia, osasuna eta ongizatea beren digestio-ardatzaren bidez berreskuratzeko lagunduz (baina ez bakarrik).

Eta horrela sortu zen nire online nutrizio programa.

Datu profesional batzuk…

…eta pertsonalak

BAIRMEZTU HELBIDE EMAILA
ZURE EMAILEAN